XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Errugabeak bera eta herri alemana dira beti eta etsaiak, ordea, patari basatiak dira.
Haren propagandaren zati handi bat berariazko gezur kontzienteak dira.
Nolabaiteko graduan, hala ere, akusazio paranoikoek duten
Akusaziook haren sadismoa eta suntsikortasuna agertzea galerazteko funtzioa dute.
Honako formula honen arabera burutzen dira:
Zeu zara asmo sadikoak dituzuna; ni, beraz, errugabe naiz.
Hitlerrengan, defentsa-mekanismo hau ezin irrazionalagoa da, zeren berak badituela xalo bai xalo admititzen duen asmo berberak ukateaz akusatzen ditu bere etsaiak.
Era honetan, juduak, komunistak eta frantsesak, bere egingai zilegizkoenak omen dituen gauza berberez akusatzen ditu.
Eta ia arduratu ere ez da egiten razionalizazioren bat eginez estaltzen.
Horrela juduak akusatzen ditu tropa frantses beltzak Rhineraino eramateaz, arraza zuria deusezteko asmoz
Hitler, hala ere, berak bere arrazaren xederik nobleentzat aldarrikatzen zuen gauza berberaz besteak akusatzearen kontraesanaz jabetu bide zen nonbait, eta kontraesan hori arrazionaltzen saiatzen da juduei buruz esanez, haien kontserbazio-senak ez daukala aryarren domeinurako jauginean aurki daitekeen ezaugarri idealistarik.
Akusazio bera du frantsesentzat ere.
Alemania irato eta indargeturik utzi nahiaz akusatzen ditu.
Akusazio hau
Komunistak basakeriaz akusatzen ditu, eta marxismoaren arrakasta beraien borondate politikoari eta jokabide basatiari iratxekitzen zaio.
Hitlerrek honekin batera deklaratzen du
1938ko krisialdi txekiarrak eta bigarren mundu-gerrak mota bereko exenplu piloa eskaintzen digu.
Ez zen nazien zapalketarik bat bera ere izan inoren zapalkuntzatik defendatzeko bidetzat esplikatu ez zenik.
Uste ukan daiteke salakuntzok faltsupen huts zirela eta ez zeukatela judu eta frantsesei iratxekitakoek eduki zezaketen
Salakuntzok propagandarako balioa ukaten segitu zuten eta izan ziren biztanlego-sektore batzuk, erdiko klase beherekoak batipat, salakuntza paranoiko hauez, beren karaktere-egitura medio, harkor jokatu zutenak, euretan sinesten segituz.